Zer dira musikogramak?erabilgarriak ote hezkuntzan?Artikulu honen bidez,jakitera eman nahi dizuet nire iritziz,asko abusatu gabe noski,zein baliagarri eta dibertigarria izan leiken musikogramez baliatzea musikako ikashordu batzuetan.Haurrek oso ondo pasatzen dute eta aldi berean,erritmoa,pultsua,...eta musika arloan hain baliagarriak diren kontzeptuak ezagutzen dituzte.Prozedura honakoa litzateke:hasieran musika jartzen zaie ezagutu dezaten,eta ondoren musikograma jartzen zaie eta irakaslearen laguntzaz musikograma jarraitzen ipiniko genituzke.Benetan interesgarria da nolako arreta jartzen duten ikustea,metodo desberdinekin lan egitea asko gustatzen bait zaie umeei.
Nola leike, gaur egun, hezkuntzan,orain dela hamarkada bateko musika entzuten jarraitzea? Hau da,haurrentzako jarduera asko eta askotan,entzunaldi musikalak egiterako orduan,Mozart,Beethoven,Bach...entzuten dituzte.Gaur egun ez al ditugu entzunaldi hoietan parte hartzeko gaitasuna duten musikaririk?Hobe esanda,hauen obrak ez al dute balio musika ekitaldietarako? Ni baiezkoan nago,baina ez zaie aukerarik ematen.Agian,gaur egungo musikariak,100 urte itxaron beharko dituzte beren lanak bide horretan ikusi ahal izateko.
Aipatzekoa da jendeak orokorrean musikari ematen dion garrantzia,bai bere umeen hezkuntzan naiz norbere buruaren hezkuntzan.Honen adibide argia,eskolaz kanpoko musika eskolek duten arrakasta litzateke.Musika eskola hauek,beren irakas ideologiaren arabera metodo bat edo beste erabiliko ditu honen inguruan oinarrituko direlarik beren lanorduak.
Gai honen inguruan ,denok konturatu zaitezten orokorrean hezkuntzan musikak nolako garrantzia duen ,nahiz eta aurrerago informazio gehiago jarrriko dudan,bideo interesgarri bat aurkitu dut eta zuoi helarazi nahi dizuet.Hona emen bideoa.Pixkat luzea da baina benetan merezi du musika munduan murgiltzen garenok dokumentu hau ezagutzea.