2010/01/20

Soinu zehatza duten musika tresnak


Bada,gaur,diplomatura hontako ikasgai baten azterketa izan dut musika elkarteena hain zuzen ere.Bihar etsi musika irakaslea izateko asmoa dudanez gero,benetan praktika interesgarria iruditu zait haurrekin egiterako orduan istrumentu hauek erabiltzearena.Erabilpen erraza dute eta soinu polita igortzen dute.Beraz jarduera politak eta dibertigarriak egin genitzake xilofonoa,metalofonoa,kariloia,eta beste edoizen perkusio instrumenturekin.Haurrek taldeka ,komunikatzen ikasten dute beste taldekideekin,ondo pasatzen dute eta ondorioz gauza berriak ikasterako orduan hori oso garrantzitsua izango da.Beraz ni bezala musika irakasle izango zareten guztioi material hau praktikan jartzera gonbidatzen zaituztet.

2010/01/07

Musika jaialdia ikastolan

Kaixo denoi eta urte berri on!!!!!
Aurtongo gabonetan ere,azkenengo sei urteetan legez,ikastolan, olentzeroren ongietorriko jaialdian parte hartu dugu ikastolako haurren gurasook.Etxean baserritar jantzia zuenak berori jantzi ,eta benga,haurrekin ,olentzero eta Mari domingiri gutunak eramatera.
Lehenengo lauhilabetean zehar,abenduan batipat,denak presaka ,jaialdian abestu beharreko abestiak ikasten,antzerkiak entsaiatzen,...eta kitto,urtarrilean berriz ikasturteari jarraipena ematean,abestiak,antzezlanak,...alde batera uzten dira.
Haurrei izugarrizko ilusioa egiten die musika jaialdietan parte hartzea,abesti desberdinak ikastea,jantzan egitea,...Badira ikasgai batzuk matematika,natura,lengoaia,...pixkat astunak direnak haurrentzat.;eta oraindik, astean zehar musika ordu gutxiago eskeintzen dizkiete haurrrei beste ikasgai batzuei orduak emateko.
Bide zuzena ote hau?agian zenbait zientziez gehiago jakin ahalko dute,baina elkarlanean,errespetuz elkarrekin jolasten,...azken finean beraien artean kontaktua egoteko,hobeto ezagutzeko,gizartarazteko...arte hezkuntza,musika eta plastika,bide egokiena dela uste dut.
Ikasgai denek,agian ez maila berean baina ,haurren heziketan bere puntu positiboa eskeintzen dutela uste dut,beraz ez litzateke hauen ordu kopurua murriztu behar,musikaren kasu adibidez,duen kopurua nahiz eta niri pertsonalki txikia iruditzen zaidan,mantendu egin beharko litzateke.