2010/01/20

Soinu zehatza duten musika tresnak


Bada,gaur,diplomatura hontako ikasgai baten azterketa izan dut musika elkarteena hain zuzen ere.Bihar etsi musika irakaslea izateko asmoa dudanez gero,benetan praktika interesgarria iruditu zait haurrekin egiterako orduan istrumentu hauek erabiltzearena.Erabilpen erraza dute eta soinu polita igortzen dute.Beraz jarduera politak eta dibertigarriak egin genitzake xilofonoa,metalofonoa,kariloia,eta beste edoizen perkusio instrumenturekin.Haurrek taldeka ,komunikatzen ikasten dute beste taldekideekin,ondo pasatzen dute eta ondorioz gauza berriak ikasterako orduan hori oso garrantzitsua izango da.Beraz ni bezala musika irakasle izango zareten guztioi material hau praktikan jartzera gonbidatzen zaituztet.

2010/01/07

Musika jaialdia ikastolan

Kaixo denoi eta urte berri on!!!!!
Aurtongo gabonetan ere,azkenengo sei urteetan legez,ikastolan, olentzeroren ongietorriko jaialdian parte hartu dugu ikastolako haurren gurasook.Etxean baserritar jantzia zuenak berori jantzi ,eta benga,haurrekin ,olentzero eta Mari domingiri gutunak eramatera.
Lehenengo lauhilabetean zehar,abenduan batipat,denak presaka ,jaialdian abestu beharreko abestiak ikasten,antzerkiak entsaiatzen,...eta kitto,urtarrilean berriz ikasturteari jarraipena ematean,abestiak,antzezlanak,...alde batera uzten dira.
Haurrei izugarrizko ilusioa egiten die musika jaialdietan parte hartzea,abesti desberdinak ikastea,jantzan egitea,...Badira ikasgai batzuk matematika,natura,lengoaia,...pixkat astunak direnak haurrentzat.;eta oraindik, astean zehar musika ordu gutxiago eskeintzen dizkiete haurrrei beste ikasgai batzuei orduak emateko.
Bide zuzena ote hau?agian zenbait zientziez gehiago jakin ahalko dute,baina elkarlanean,errespetuz elkarrekin jolasten,...azken finean beraien artean kontaktua egoteko,hobeto ezagutzeko,gizartarazteko...arte hezkuntza,musika eta plastika,bide egokiena dela uste dut.
Ikasgai denek,agian ez maila berean baina ,haurren heziketan bere puntu positiboa eskeintzen dutela uste dut,beraz ez litzateke hauen ordu kopurua murriztu behar,musikaren kasu adibidez,duen kopurua nahiz eta niri pertsonalki txikia iruditzen zaidan,mantendu egin beharko litzateke.

2009/12/15

Musikoterapia

Atzo goizean,EHU-ean hitzaldi bat ematera etorri ziren "musikoterapia eta komunikazioa" -ren inguruan.Hitzaldia Aitor Logroño medikuak eman zuen.Medikuaz gain musikoterapeuta ere bada,eta anekdota pilla bat konta zizkigun gai honen inguruan.Hitzaldiak,ikasleok,musikoterapiaren inguruko master batean parte hartzera bultzatzea zuen helburu,niri pertsonalki interesgarria iruditu zitzaidalarik.Hainbat kasu eman zizkigun aitzera,batipat,hezkuntza premia bereziak behar dituzten haur zein helduetan musikoterapiaren bidez lortzen diren emaitza positiboak kontatu zizkigun.Gaur egun oraindik,gizarte segurantzaren barruan,musikoterapiak ez dauka toki legalik,ezta Espainiako osasun publikoan,hau da,osasun sistema pribatuan daude honen baliabideak.Bestalde,Caceres-en guztiz araututa dago;honen zergatia,Aitorrek kontatu zigunez,bertako goi agintariak,jaiotzez autismoa zuen seme bat omen zeukan,bere semearengan musikoterapiak izan zituen emaitza ikaragarriak ikusi ondoren,osasun publikoan legez ezarri zuen terapia hau.
Beraz zer pentsatu ematen du guzti honek:hemen edo eta Espainian, halako zerbait pasatu beharko ote da,hots,agintari famaturen baten seme edo senideren batek halako gaitz bat izatea alegia,musikoterapiak duen garrantziaz ohartzeko?
Hor doakizue beraz galdera,zeuon ausnarketak egin!!!!!!

2009/11/29

Musikogramak


Zer dira musikogramak?erabilgarriak ote hezkuntzan?Artikulu honen bidez,jakitera eman nahi dizuet nire iritziz,asko abusatu gabe noski,zein baliagarri eta dibertigarria izan leiken musikogramez baliatzea musikako ikashordu batzuetan.Haurrek oso ondo pasatzen dute eta aldi berean,erritmoa,pultsua,...eta musika arloan hain baliagarriak diren kontzeptuak ezagutzen dituzte.Prozedura honakoa litzateke:hasieran musika jartzen zaie ezagutu dezaten,eta ondoren musikograma jartzen zaie eta irakaslearen laguntzaz musikograma jarraitzen ipiniko genituzke.Benetan interesgarria da nolako arreta jartzen duten ikustea,metodo desberdinekin lan egitea asko gustatzen bait zaie umeei.

2009/11/19

Gaur egungo musikaren ezagutza

Nola leike, gaur egun, hezkuntzan,orain dela hamarkada bateko musika entzuten jarraitzea? Hau da,haurrentzako jarduera asko eta askotan,entzunaldi musikalak egiterako orduan,Mozart,Beethoven,Bach...entzuten dituzte.Gaur egun ez al ditugu entzunaldi hoietan parte hartzeko gaitasuna duten musikaririk?Hobe esanda,hauen obrak ez al dute balio musika ekitaldietarako?
Ni baiezkoan nago,baina ez zaie aukerarik ematen.Agian,gaur egungo musikariak,100 urte itxaron beharko dituzte beren lanak bide horretan ikusi ahal izateko.

2009/11/06

Eskolaz kanpoko ekintza musikalak.

Aipatzekoa da jendeak orokorrean musikari ematen dion garrantzia,bai bere umeen hezkuntzan naiz norbere buruaren hezkuntzan.Honen adibide argia,eskolaz kanpoko musika eskolek duten arrakasta litzateke.Musika eskola hauek,beren irakas ideologiaren arabera metodo bat edo beste erabiliko ditu honen inguruan oinarrituko direlarik beren lanorduak.

2009/11/04

Interes handiko bideo bat

Gai honen inguruan ,denok konturatu zaitezten orokorrean hezkuntzan musikak nolako garrantzia duen ,nahiz eta aurrerago informazio gehiago jarrriko dudan,bideo interesgarri bat aurkitu dut eta zuoi helarazi nahi dizuet.Hona emen bideoa.Pixkat luzea da baina benetan merezi du musika munduan murgiltzen garenok dokumentu hau ezagutzea.