2009/12/15

Musikoterapia

Atzo goizean,EHU-ean hitzaldi bat ematera etorri ziren "musikoterapia eta komunikazioa" -ren inguruan.Hitzaldia Aitor Logroño medikuak eman zuen.Medikuaz gain musikoterapeuta ere bada,eta anekdota pilla bat konta zizkigun gai honen inguruan.Hitzaldiak,ikasleok,musikoterapiaren inguruko master batean parte hartzera bultzatzea zuen helburu,niri pertsonalki interesgarria iruditu zitzaidalarik.Hainbat kasu eman zizkigun aitzera,batipat,hezkuntza premia bereziak behar dituzten haur zein helduetan musikoterapiaren bidez lortzen diren emaitza positiboak kontatu zizkigun.Gaur egun oraindik,gizarte segurantzaren barruan,musikoterapiak ez dauka toki legalik,ezta Espainiako osasun publikoan,hau da,osasun sistema pribatuan daude honen baliabideak.Bestalde,Caceres-en guztiz araututa dago;honen zergatia,Aitorrek kontatu zigunez,bertako goi agintariak,jaiotzez autismoa zuen seme bat omen zeukan,bere semearengan musikoterapiak izan zituen emaitza ikaragarriak ikusi ondoren,osasun publikoan legez ezarri zuen terapia hau.
Beraz zer pentsatu ematen du guzti honek:hemen edo eta Espainian, halako zerbait pasatu beharko ote da,hots,agintari famaturen baten seme edo senideren batek halako gaitz bat izatea alegia,musikoterapiak duen garrantziaz ohartzeko?
Hor doakizue beraz galdera,zeuon ausnarketak egin!!!!!!

No hay comentarios: