2009/12/15

Musikoterapia

Atzo goizean,EHU-ean hitzaldi bat ematera etorri ziren "musikoterapia eta komunikazioa" -ren inguruan.Hitzaldia Aitor Logroño medikuak eman zuen.Medikuaz gain musikoterapeuta ere bada,eta anekdota pilla bat konta zizkigun gai honen inguruan.Hitzaldiak,ikasleok,musikoterapiaren inguruko master batean parte hartzera bultzatzea zuen helburu,niri pertsonalki interesgarria iruditu zitzaidalarik.Hainbat kasu eman zizkigun aitzera,batipat,hezkuntza premia bereziak behar dituzten haur zein helduetan musikoterapiaren bidez lortzen diren emaitza positiboak kontatu zizkigun.Gaur egun oraindik,gizarte segurantzaren barruan,musikoterapiak ez dauka toki legalik,ezta Espainiako osasun publikoan,hau da,osasun sistema pribatuan daude honen baliabideak.Bestalde,Caceres-en guztiz araututa dago;honen zergatia,Aitorrek kontatu zigunez,bertako goi agintariak,jaiotzez autismoa zuen seme bat omen zeukan,bere semearengan musikoterapiak izan zituen emaitza ikaragarriak ikusi ondoren,osasun publikoan legez ezarri zuen terapia hau.
Beraz zer pentsatu ematen du guzti honek:hemen edo eta Espainian, halako zerbait pasatu beharko ote da,hots,agintari famaturen baten seme edo senideren batek halako gaitz bat izatea alegia,musikoterapiak duen garrantziaz ohartzeko?
Hor doakizue beraz galdera,zeuon ausnarketak egin!!!!!!

2009/11/29

Musikogramak


Zer dira musikogramak?erabilgarriak ote hezkuntzan?Artikulu honen bidez,jakitera eman nahi dizuet nire iritziz,asko abusatu gabe noski,zein baliagarri eta dibertigarria izan leiken musikogramez baliatzea musikako ikashordu batzuetan.Haurrek oso ondo pasatzen dute eta aldi berean,erritmoa,pultsua,...eta musika arloan hain baliagarriak diren kontzeptuak ezagutzen dituzte.Prozedura honakoa litzateke:hasieran musika jartzen zaie ezagutu dezaten,eta ondoren musikograma jartzen zaie eta irakaslearen laguntzaz musikograma jarraitzen ipiniko genituzke.Benetan interesgarria da nolako arreta jartzen duten ikustea,metodo desberdinekin lan egitea asko gustatzen bait zaie umeei.

2009/11/19

Gaur egungo musikaren ezagutza

Nola leike, gaur egun, hezkuntzan,orain dela hamarkada bateko musika entzuten jarraitzea? Hau da,haurrentzako jarduera asko eta askotan,entzunaldi musikalak egiterako orduan,Mozart,Beethoven,Bach...entzuten dituzte.Gaur egun ez al ditugu entzunaldi hoietan parte hartzeko gaitasuna duten musikaririk?Hobe esanda,hauen obrak ez al dute balio musika ekitaldietarako?
Ni baiezkoan nago,baina ez zaie aukerarik ematen.Agian,gaur egungo musikariak,100 urte itxaron beharko dituzte beren lanak bide horretan ikusi ahal izateko.

2009/11/06

Eskolaz kanpoko ekintza musikalak.

Aipatzekoa da jendeak orokorrean musikari ematen dion garrantzia,bai bere umeen hezkuntzan naiz norbere buruaren hezkuntzan.Honen adibide argia,eskolaz kanpoko musika eskolek duten arrakasta litzateke.Musika eskola hauek,beren irakas ideologiaren arabera metodo bat edo beste erabiliko ditu honen inguruan oinarrituko direlarik beren lanorduak.

2009/11/04

Interes handiko bideo bat

Gai honen inguruan ,denok konturatu zaitezten orokorrean hezkuntzan musikak nolako garrantzia duen ,nahiz eta aurrerago informazio gehiago jarrriko dudan,bideo interesgarri bat aurkitu dut eta zuoi helarazi nahi dizuet.Hona emen bideoa.Pixkat luzea da baina benetan merezi du musika munduan murgiltzen garenok dokumentu hau ezagutzea.

2009/10/28

Aurkezpena

Kaixo denoi!!!!
Gemma nauzue,34 urteko Gernikarra.Nire blogaren inguruko informazioa zeri buruzkoa den adierazteko aurkezpen xume bat egingo dizuet.Orokorrean hezkuntzaren inguruan musikak duen garrantziaz hitzegingo dizuet.Honek informazio desberdinen bilketa dakar,bai hezkuntza berezia, haur hezkuntza,lehen hezkuntza,..hezkuntza bere osotasunean harturik.Beraz ongi etorri denoi eta parte hartzera gonbidatzen zaituztet.

2009/10/25

Nire blogaren inguruko informazioa

Nire blogean parte hartu eta informazioa bilatzen duzuen denoi zein gairen inguruko bloga den aipatu behar dizuet.Nik eskuartean erabiliko dudan informazioa, interneten bilatzeaz gain,nire inguruan eguneroko bizitzan aurkitzen dudana izango da,dena hezkuntza mailan musikak duen garrantziaz kontura gaitezen.
Bestalde,hezkuntzaz hitzegitean,hezkuntza berezia ere barneratzen dudala aipatu behar dizuet,interesgarri iruditzen bait zait,batez ere arlo honetan,musikak duen garrantzia.
Beraz animo eta nire blogean parte hartzera gonbidatezen dizuet denoi!!!!!!!

2009/10/23

Top ten

Hemen doakizue gai honen inguruan aurkitu ditudan web horri desberdinak.hemen doakizuez, nahiz eta lehenengo hamarren artean ez diren egon,nire gaiaren inguruan aurkitu ditudad web horri interesgarri batzuk.
http://mx.answers.yahoo.com/question/index?qid=20091003225359AApz8pq
http://www.prodiemus.com/parlem/articles/0000023.pdf
http://www.ucm.es/info/reciem/v1n2.pdf
http://es.wikipedia.org/wiki/Pedagog%C3%ADa_musical
http://www.euskalherrirakocurriculuma.org/files/euskera/adf/4p110eu.pdf
http://agruparte.imaginanetworks.com/.../musikoterapiadefinitzen.html
http://www.filomusica.com/filo26/cristi.html
http://music.myspace.com/
http://www.xtec.es/~cmiro12/documents/lleiart/montes.htm
http://tecnologiaedu.us.es/nweb/htm/cuerpo.htm

Musika eta Hezkuntza berezia


Hezkuntzan hitzegitean, orokorrean, hezkuntza mota desberdin guztiez ari naizela hitzegiten aipatu beharra daukat,arlo honetan hezkuntza berezia barneratzen dudalarik.Haur hauei,musika-terapiaren bidez, beren sormenak eta beren afektibitate maila areagotzen zaie;honela, neurri batean, erlazionatzeko arazoak izan ditzaketen haur hauetariko askok,musikaren bidez beren sentimenduak adierazteko bidea aurkitzen dute.

Hezkuntzan duen garrantzia

"Ikasle bakoitzaren pertsonalitatearen garapenean laguntzea".Hau litzateke bai LOGSE zein LOEn musikaren arloari dagokion helburu garrantzitsuena(dekretua).Aitzitik esan ohi da haurrek musikarekin hartu emonak izateak dakartzan onurak izugarriak direla.Hau dela eta ,sarrera beazala nire blogean aipamen hau egitea garrantzitsua iruditzen zait ,guzti honi,nire iritziz ez bait zaio behar den bezalako garrantzia ematen.